Aloña Mendi Ereserkia

Hemen oñatiarrak

Txantxikuarrak

Alaitasunaz

baita ere anaitasunaz

Bata bezain hobeak

Kirolzaleak

gaztetasun garaian

daukagun sasoian


Aloña Mendi gogoratzen dugu

pozez betean joku bakoitzean,

ta bukatzean abestutzen dugu (bis)

Aliron, aliron, aliron

Aloña Mendi txapeldun

Tra, tra, urra, urra tra ka tra


O zein ederra gaztetasuna

ta bere zintzotasuna

gure txokoa bere izeneko

tontorrera jasotzeko


Aloña Mendi, Aloña Mendi

aupatutzen dugu beti,

mundutarrak nahi badute ikusi

hola garela gu bizi


Bai oñatiarrak

guztiz alai gaude txantxikuarrak

Aliron aliron aliron

Aloña Mendi txapeldun


Gure garaipenak

Aupa neska mutilak

goazen ospatzera

irrintzi bat eginaz (bis)


Letra: Joseba Otalora eta Felix Ugarte

Musika: Antonio Ibarrondo